Horrela hasi zen guztia, baita OnEin kontserbak sortu baino lehen ere. Barazki-kontserbak egitea udan, gure baratzeko soberakinekin, eta neguan familiarekin kontsumitzea.
Lehenik nire amonak izan ziren, amak eta izebak lagunduta; gero, ama eta izebak izan ziren, nik lagunduta. Eta orain, OnEin kontserbak-en jarraitzen dut, Edurneren laguntzarekin, familiarekin eta bezeroekin gozatzeko.